XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Areago dena, oraindik ere ingelesezko hizkera atalak ez genituzke benetako munduaren hainbat aldeekiko korrespondentziaren arabera erabaki beharko, baizik eta ingelesezko sintaxian duten jokabideari begiratuta bakarrik.

Garbi ageri zaigu hau, hizkera-atal sistema landua duten hizkuntzetan beti forma abstraktuak ageri direla dakusagunean; sintaxi leku ezberdinetan erabiltzen diren esanahi lexiko bereko forma paraleloak dauzkate.

Honela, run bezalako aditza, edo smooth leun bezalako adjektiboa ezin daitezke egile legez erabili, baina baditugu betebehar honetarako run lasterketa (adibidez the run will warm you up lasterketak berotuko zaitu) edo smoothness leuntasun izen abstraktu formak.

Oker ibiliko ginateke, honelako forma abstraktuak idazkera duten gizakien hizkuntzetan bakarrik ematen direla ontzat hartuko bagenu; forma-klase ezberdinak sintaxi leku berezietara murrizten dituzten hizkuntza guztietan agertzen dira.

Hizkuntza kategoriak, bada, ezin daitezke filosofia irizpideen bitartez erabaki; irizpide formalen bidez zehaztu ditugun ondoren, guztiz zaila suerta dakiguke haien esanahia deskribatzea.

Hau erakusteko, ezagunen zaizkigun kategorietara begiratzea baino ez daukagu.

Zenbakia, gure singular eta pluraletan ageri den bezala, giza-erantzunbidearen ezaugarri unibertsalen baten hurkoa dirudi; hala ere, oats eta wheat bezalako bikoteetan, edo Epson salts eta table salt bezalakoek ez darakuste, hizkuntzaz kanpo, oinarri handirik.

Ingelesezko genero kategoriak hizkuntzaz kanpo dugun izaera eta sexua nabaritzeko ahalmenetik hurbil daude, baina hemen ere, zenbait animaliak (the bull zezena ...he edo it) eta beste gauzakik ere (the good ship itsasontzi ona ...she edo it), tratamendu bitxiak jasaten dituzte.

Indoeuropar hizkuntza gehienetako genero-kategoriak, hala nola frantsesezko biak edo alemanierazko hiruak (), ez datoz benetako munduko ezerekin bat, eta honela gertazen da beste klase askorekin ere.

Algonkiar hizkuntzetan, pertsona eta animalia guztiak kategoria batean bildurik daude, genero biziduna, baina kategoria honek beste gauzaki azko biltzen ditu ere, adibidez masusta, te-ontzi eta belaun; beste gauzaki guztiak (marrubi, katilu, okondo barne), beste genero bizigabean biltzen dira.